1.422 euro Palestinara, Ipes elkartearen eskutik
'La maleta de Urdaibai' liburua aurkeztu zuen iazko urrian Txema Garcia Paredes kazetariak, Ipes elkartearekin elkarlanean. Kaleratu bezain pronto adierazi zuten liburuak Palestinara laguntza bidaltzea zuela oinarrian, eta hala egin dute.
Kezkak partekatzeko, sareak ehuntzeko, elkarrizketarako eta hausnarketarako La maleta de Urdaibai liburua aurkeztu zuen iazko urrian Txema Garcia Paredes kazetariak, Ipes elkartearekin elkarlanean. Kaleratu bezain pronto adierazi zuten liburuak Palestinara laguntza bidaltzea zuela oinarrian, eta hala egin dute. Izan ere, liburuaren nondik norakoak ordaindu eta gero, atera den 1.422 euroko onura ekonomikoa Palestinara bideratu du Ipes elkarteak.
Dagoeneko bideratu dute ekarpena Mundubat fundazioak, Yala Nafarroa Palestinarekin eta Gernika-Palestinak elkarlanean aurrera daramaten elkartasun aktiboaren kanpainara. “Gure ekarpen kolektiboaren bidez nekazari eta arrantzale elkarteari, emakumeen elkarteari eta Al-Awda ospitaleari zuzenean bideratzen zaion diru ekarpenari gure aletxoa emango diogu”, adierazi dute Ipesetik. Eta gogoratu dute elkartearen ibilbidean “beti” egon dela oso presente Palestina, eta gaur “inoiz baino gehiago”, bere ondoan egoten jarraituko dutela.