TAE Gernikako kirolariak, Kickboxingean ere, txapeldun
Euskadiko Kickboxing Txapelketa lehiatu zuten joan den zapatuan (maiatzak 9), TAE Gernika klubeko kirolariek, eta horietako zazpi txapeldun izendatu ziren.
TAE Gernika klubeko kideak Euskadiko Kickboxing txapelketan, dominekin.TAE Gernika TAE Gernika klubeko kideak Euskadiko Kickboxing Txapelketa lehiatu zuten joan den zapatuan (maiatzak 9), Bilboko Casillan. Txapelketa hori Bizkai, Araba eta Gipuzkoako egutegiko “lehiaketarik zorrotzenetako bat” den arren, klubeko 14 kirolarik parte hartu zuten, eta emaitza bikainak lortu zituzten: Euskadiko txapeldun izendatu dira klubeko zazpi, eta beste zazpi, aldiz, txapeldunorde izendatu ziren. “Maila oso altua egon zen kategoria guztietan. Klubeko hamalau lehiakideek jarduera aparta egin zuten borrokaldien gogortasunak markatu zuen jardunaldian”, adierazi dute klubeko arduradunek. Eta, azken emaitza, beraz, “ezin positiboagoa” izan dela azpimarratu dute, talde osoaren “lan, ahalegin eta konpromiso handiaren” erakusle.
• Izaro — Urrezko Domina (Point/Light) | Urrezko Domina
• Ibai — Zilarrezko Domina (Light)
• Unax — Urrezko Domina (Light)
• Unax A — Zilarrezko domina (Light)
• Gari — Zilarrezko Domina (Kick) | Urrezko Domina (Light)
• Naia — Zilarrezko Domina (Kick)
• Peru — Zilarrezko Domina (Light) | Urrezko Domina (Kick)
• Haritz — Urrezko Domina (Light) | Urrezko Domina (Kick)
• Ekain — Zilarrezko Domina (Kick)
• Markel F — Urrezko domina (Light) | Zilarrezko domina (Kick)
• Luken — Urrezko domina (Kick) | Urrezko domina (Light)
Sailkapena lortu zuten kirolariek ekainaren 26an, 27an eta 28an Espainiako txapelketa lehiatuko dute Euskadiko Selekzioko kide modura. Eta, han emaitza onak lortuz eta aurrera egiteko sailkapena lortuz gero, Madrilen azaroan lehiatuko duten Munduko Txapelketan egoteko aukera izan dezakete, Bizkai, Araba eta Gipuzkoaren ordezkari legez.
Klubak antolatzaileen, entrenatzaileen, familien eta lehiakideen lana eskertu du, “jardunaldi ahaztezina” posible egiteagatik: “TAE Gernika Klubak Euskadiko kickboxing eta tatami kirolen erreferente izaten jarraitzen du”.

TAE Gernika klubeko kideak Euskadiko Kickboxing txapelketan.TAE Gernika