Foruko XVI. Herri Martxa arrakastatsua
Argazkia: Foruko Udala. Mendi martxalariek hitzordu eder askoa eduki zuten iragan domekan [maiatzak 10], Foruko inguruetan barrena: Foruko XVI. Herri Martxan bildu ziren, 10:30ean hasita. Udal antolatzaileek martxalarien “parte hartzea oso ona” izan dela adierazi dute, eta, eguraldia lagun, ibilbidea giro ederrean eta inongo arazo barik egin ahal izan zutela.
Hain zuzen ere, martxalari profil guztiek egiteko moduko ibilbide erraza eta erakargarria prestatu zuten, udalerriaren herrigunetik larregi aldendu barik. Ia 9 kilometroko luzeradun ibilaldia egin zuten, 181 metroko desnibel metatuagaz eta udaletxearen aurrealdean hasi zein amaituta. Ibaiadarrera abiatu ziren lehendabizi, berriro Forura itzuli eta Gaitoka auzunera jotzeko; handik, Atxondoara jo zuten, Urberuagara eta Armotxerrira joan orduko. Elexalden amaituko zuten espedizioa.

Argazkia: Foruko Udala.