Foruko XVI. Herri Martxa, domekan
Domekan [maiatzak 10], eskualdeko mendi martxalariek Foruan hitzordua edukiko dute: Foruko XVI. Herri Martxa. 10:30ean ipini dute hitzordua, udaletxearen aurrean, eta aurreratu dute edonork erraz egiteko moduko ibilbidea prestatu dutela. Parte hartzaileek ia 9 kilometro egin beharko dituzte, 181 metroko desnibel metatuarekin.
Ibaiadarrera abiatuko dira lehendabizi, berriro Forura itzuli eta Gaitoka auzunera jotzeko; handik, Atxondoara joko dute, Urberuagara eta Armotxerrira joan orduko. Elexalden amaituko dute ibilbidea.