Maria Luisa Ezpeletak irabazi du martxoko Ezetz Jakin lehiaketa
Euskara sustatzea helburu daukan Ezetz Jakin lehiaketan 50 lagunek parte hartu dute martxoan, eta, Maria Luisa Ezpeletaki jaso du saria. Apirileko galdetegia hilaren 30a [eguena] bitartean erantzun ahalko da.
Gernika-Lumoko Berbalagunek Ezetz Jakin lehiaketako martxoko saria banatu du, eta oraingo honetan Maria Luisa Ezpeleta izan da saritua. Hilabete horretan 50 lagun inguruk erantzun zituzten euskara sustatzea bilatzen duen lehiaketako galderak, eta Ezpeletak jaso du Azules tabernan bi laguntzeko asteburuko otordua egiteko oparia. Bestalde, parte hartzaile guztien artean zozkatzen den 20 euroko bonoa Joana Carballorentzat izan da, eta Gernika-Lumoko dendetan erabili ahalko du. bizpahiru hilabeteko epean. Berbalagunek parte hartzearen balorazio positiboa egin dute, eta eskerrak eman dizkiete bai parte hartzaileei, bai oparia eman dutenei.
Aste Santua tarteko, apirileko lehiaketa “ohi baino beranduago” jarri dute martxan, baina galdetegiak dagoeneko eskuragarri daudela jakinarazi dute, paperean zein Internet bidez. Hala, interesdunek apirilaren 30a [eguena] bitartean dute 15 galderak erantzuteko aukera. Paperean erantzunez gero, Berbalagunek Gernika-Lumoko Kultur Etxean duen postontzira bota beharko dira. Irabazleak Hiru Saku jatetxean bi lagunentzako asteburuko otordua egiteko oparia jasoko du.