Arostegi kalearen eta udaletxe aurreko espaloiaren egokitzapen lanak egingo dituzte
Gaur [apirilak 15] hasi dituzte hiru fasetan gauzatuko dituzten lanak; lehen fasean Goiko Plaza eta Talaranzko kalearen bidegurutzera doan tartea egokituko dute. Obrek 212.542,10 euroko aurrekontua izango dute eta Next Generation funtsen laguntzaz finantzatuko dira.
Goiko Plaza eta Talaranzko kalearen bidegurutzera doan tartea egokituko dute lehenengoBermeoko Udala Bermeoko Alde Zaharreko edertze eta berreskupen Planaren baitan, Arostegi kalearen eta udaletxearen aurreko espaloiaren egokitzapen lanak egingo dituzte, besteak beste, irisgarritasuna hobetu, kaleen itxura berritu eta garbiketa lanak erraztu asmoz. Gaur bertan [apirilak 15] hasi dira esku hartzeagaz Alde Zaharra biziberritu, erakargarriago bihurtu eta herritarren “bizi-kalitatea areagotzea” izango ditu helburu Bermeoko Udalak.
Espaloiaren egokitzapenaren proiektuak errepidea eta espaloia maila berean jartzea aurrreikusten du, “oztopo arkitektonikoak ezabatu eta erabilera erosoagoa bermatzeko”. Euriak behar bezala bideratu ahal izateko, “gratinozko V formadun pieza berezi bat” instalatuko dute. Horrez gain, “posible den neurrian” agerian dauden zerbitzu sareak lurperatuko dituztela jakinarazi dute, bereziki hornidura elektrikoari, telekomunikazioei eta argiteriari dagozkienak.
Obrak Europar Batasunaren Next Generation funtsen laguntzaz finantzatuko dira, 212.542,10 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne), eta hiru fasetan gauzatuko dituzte. Gaur hasi den lehen fasean Goiko Plaza eta Talaranzko kalearen bidegurutzera doan tartea egokituko dute eta, udaletik argitu dutenez, tarte horretan zirkulazioa zubitik bideratuko da, Lameraraino.
Bigarren fasean, berriz, Talaranzko kaleko bidegurutzetik zubirainoko zatian egingo dituzte lanak, tartea zirkulaziora itxita. Hala, lanok iraun bitartean ibilgailuek Nardiz tar Jon kaleko bidea hartu beharko dute. Hirugarren eta azken fasean, ostera, udaletxe aurreko espaloia egokituko da. Egokitzapen lan guztiak maiatzerako amaituta egotea aurreikusten dute.
Udalak obrek iraun bitartean sor daitezkeen eragozpenengatk barkamena eskatu eta herritarren ulermena eskertu dute, esku hartzea “herriaren onerako” egingo dela nabarmentzearekin batera,