Santa Katalinaren aldeko merkatua eta kontzertua, apirilean
Musutruk Mundaka kultur elkarteak merkatu txikia antolatu du apirilaren 12rako. Merkatu herrikoi hori Santa Katalina baselizaren aldekoa izango da, eta ermitaren atzealdean bertan egingo dute, 12:15ean hasita. Ez hori bakarrik: Bermeoko Abesbatzak, bere 70. urtemuga tarteko, kontzertua emango du Santa Katalinan; apirilaren 11n izango dela aurreratu dute, 13:00etatik aurrera.