
AmaTea Elkarteak antolatuta, Autismoari eta Osasun Mentalari buruzko III. Jardunaldian elkartu ziren Bermeon, eta AmaTea espektro autistaren barruan dauden pertsonen familien topagunea dela erakutsi zuten, beraien lorpen eta erronkak aurkeztuz. Terapi Gunea martxan egotea nabarmendu zuten.

Azken orduko hainbat aldaketa egin behar izan arren, "arrakastatsua" izan da XIV. Gernikako Lekuek Festibala. Sarrera denak saldu dituzte bai Kult Parnasoko, bai Iparragirre Rock Elkarteko hitzorduetako zenbaitetan. Beste behin, boluntarioen beharra "izugarria" izan da.

Mobilizatzeko, jendartea aktibatzeko eta hitza hartzeko deia egin dute, Euskal Herria "ezin delako besoak gurutzaturik geratu".

EH Bilduk du Busturiko Udalaren 2026. urterako aurrekontua babestu, "konpromisozko aurrekontua" dela uste baitute. EAJko udal gobernua aurrekontu ez parte hartzaileak egiterarekin tematuta dagoela salatu dute.

Gernika-Lumoko Udalak lau metroko altzairuzko monumentu berri bat instalatuko du San Juan Ibarra inguruan, bakerako deia egiteko helburuz. Bonbardaketaren urteurren ekintzen baitan inauguratzea aurreikusi dute.