Juan Kaltzada kaleko obrak Aste Santuaren hasiko dira
Gernika-Lumoko Udalak Aste Santua eta gero ekingo die Juan Kaltzada kalearen eraberritze integraleko obrei. Jarduerak 507.881,73 euroko aurrekontua izango du, eta gutxi gorabehera hiru hilabeteko epea aurreikusi dute lanok gauzatzeko.
Gurutze Gorriaren eraikinaren eta Barandiaran establezimenduaren arteko tartean egingo dute esku-hartzea, 235,39 metroko luzeran, Pasealekuaren eta Gurutze Gorriaren artean egindako hobekuntzei jarraipena emateko helburuz.
Proiektuak saneamendu eta hornidura sare guztiak berritzea aurreikusten du, lurpeko azpiegiturak modernizatzeko eta epe luzerako funtzionamendua hobetzeko.
Jakinarazi dutenez, gainazaleko jarduketek oinezkoen irisgarritasunean eta segurtasunean jarriko dute arreta, eta herri-espazioa birdefinituko dute, “ibilgailuen eta oinezkoen arteko bizikidetza orekatuagoa ahalbidetzeko”.
Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak espazio hori “oinezkoentzako kale irisgarriago eta seguruago” bat bihurtu gura du, “herrian bultzatzen ari diren herri-ereduarekin bat eginez”.