
Sestaoko uretan lehiatutako txapelketatik kimu mailako kategoria mistoko eta emakumezkoen zein gizonezkoen kadete mailako banderekin itzuli dira mundakarrak; Bermeok bigarren bukatu du gizonezkoen absolutu mailako proba.

Eguraldi nahasiak baldintzatuta lehiatu dute asteburuan III. Urdaibai Rallya. Potentzia, teknika eta estrategia uztartze aparta egin ondoren, Ivan Muñoz gernika-lumotarrak etxeko proba maisuki irabazi du, Gabino Martinezegaz batera.

77 urterekin hil da Ramon Zallo Elgezabal pentsalari, aktibista sozial eta politikoa. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak eman du bere heriotzaren berri. Bihar (martxoak 31) izango da agurra.

Gazteak lehenengo lerrora ekarri nahi izan ditu 24. Korrikak, eta Euskal Herriko zazpi gaztek elkarrekin idatzi dute ekitaldetik mendebaldera Euskal Herria zeharkatu duen lekukoaren barruko maitasun eskutitzaren mezua.

Pasealekuko eskola publiko zaharraren eraikinean egin gura duen udal liburutegiaren proiektuari buruzko herritarren iritzia jaso gura du Gernika-Lumoko Udalak, eta parte hartze prozesua zabaldu du. Apirilaren 17ra bitartean aurkeztu ahalko dira ekarpenak.

24. Korrikak "babes zabala" eduki duela eta parte-hartzea "masiboa" izan dela azpimarratu dute gaur goizean AEKko kideek. 12. eguna izeneko ekimena iragarri dute.