"Eguraldi onak, plan onak eta giro onak" bat egin duten mendi irteeran batu dira
Artiako Gazte Asanbladak antolatuta, herriko mendi altuenera, Burretxaganera, joan ziren hogei mendizale inguru domekan. "Giro ona eta plan ona" uztartu zituzten.
Mendizale eta ez horren mendizaleentzako irteera antolatu zuten Artiako Gazte Asanbladako kideek domekarako (martxoak 22), izan ere, Burretxaganera joateko irteera antolatu zuten.
Herritarrek bikain erantzun zuten, 20 lagun inguru izan baitziren Arteagako tontor altuenera joatera animatu zirenak, eguraldia lagun zutela.
Hala, 09:00etan aterata, 14 kilometro inguruko bidea egin zuten mendizaleek. Ondorioz, “eguraldi onak, giro onak eta plan onak” bat egin zutela aitortu dute antolatzaileek, baita hurrengorako prest daudela ere.
