Saltokia lasaitasunez digitalizatu daiteke
Digitalizazioa ez da etorkizuneko aukera bat, gaur egungo beharra baizik; erronka, ordea, tresnak negozioari egokitzea dela uste du RK Solutions arlo horretan lan egiten duen enpresa gernikarrak, eta ez alderantziz. Digitalizazioak ordena ekar lezakeela uste dute.
Teknologia ez da jada aukera bat, egunerokoaren parte baizik. Baina nola egin trantsizioa negozioaren funtsa galdu gabe? Azken urteotan, merkataritza txikiak etengabeko aldaketetara egokitu behar izan du: araudi berriak, fakturazio elektronikoaren eskakizunak, stockaren kontrol digitala, ordainketa-sistema berriak edota administrazioarekin harreman telematiko gero eta handiagoa. Testuinguru horretan, Busturialdeko denda eta establezimendu askok sentipen bera partekatzen dute: teknologiak aurrera egiten du, askotan negozio txiki batek jarrai dezakeena baino azkarrago. Eta hala ere, digitalizazioa jada ez da etorkizuneko kontu bat. Oraina da.
Merkataritza establezimendu gehienetako saltzaileek ez dituzte informatika ikasketak, ez baitituzte saltokiak horretarako zabaldu: saltzeko ireki zituzten, bezeroari arreta emateko, familia-proiektu bati eusteko edota auzoan erreferentzia izateko. Baina gaur egun, kudeaketa digitala eguneroko lanaren parte da, eta «ezinbesteko tresna» bihurtu da bai antolakuntzarako, bai araudia betetzeko.
Galdera, beraz, ez da digitalizatu behar den ala ez. Galdera da: nola egin, negozioaren izaera eta lan egiteko modua galdu gabe? Horrek beldurrik eman barik?
Gertukoa eta anitza
Busturialdean, merkataritza-sarea txikia baina askotarikoa da, anitza. Gernika-Lumoko, Bermeoko, Mundakako edo inguruko beste herrietako kaleetan, urteetako ibilbidea duten dendak aurki daitezke: elikadura-establezimenduak, arropa-dendak, burdindegi txikiak, ile-apaindegiak, tabernak, tailerrak edota zerbitzu-enpresak.
2024an, 46.688 herritar zeuden erroldatuta Busturialdean, eta Gernika-Lumo inguruetan, %33,9 dira autonomoak. Kopurua, berriz, %25,3koa da Bermeon, Mundakan eta Sukarrietan. Zehatz esateko, 1.979 merkataritza establezimendu daude Gernikaldean, eta, 1.210, aldiz, Bermeo inguruan.
Kasu askotan, negozio horietan pertsona bera arduratzen da salmentaz, hornitzaileekin harremanaz, fakturez eta administrazio-kontuez. Denbora mugatua da, eta baliabideak ere bai. Horregatik, tresna digital berriek mesfidantza sor dezakete: konplexuak izango ote dira? Denbora gehiago kenduko al dute? Ikasteko zailak izango al dira? Adituen diotenez, beldur horiek «ulergarriak» dira, baina arazoa ez da teknologia bera, baizik eta teknologia hori askotan ez dagoela negozio txikien errealitatera egokituta.
Ez da dena aldatu behar
Askotan, digitalizazio hitzak eraldaketa sakon baten irudia dakar: sistema zaharrak alde batera uztearena, ohiturak aldatu behar izatearena eta lan egiteko modu berri bat inposatzearena. Baina ikuspegi hori ez da beti egokiena merkataritza txikiarentzat. Esperientziadun enpresek azpimarratzen dute digitalizazio eraginkorra ez dela «lan egiteko modua goitik behera aldatzea», baizik eta dagoena antolatzea eta erraztea.
Izan ere, kudeaketa-sistema egoki batek, besteak beste, honako hauek ahalbidetu beharko lituzke: salmentak modu argi eta errazean erregistratzea; informazioa kontrolpean eta antolatuta edukitzea, aparteko kalkulu konplexurik gabe; araudia betetzea esfortzu handirik barik; aholkularitzarekin edo gestoriarekin komunikazioa erraztea; eta, batez ere, eguneroko lana ez zailtzea.
Teknologia negoziora egokitzean, lana lasai egin daiteke
«Teknologiak dena aldatzera behartzen duenean, baliteke planteamendua bera okerra izatea. Teknologia negozioari egokitzen zaionean, aldiz, merkatariak bere lana hobeto eta lasaiago egiten du». Hala diote digitalizazioaren arlo horretan lan egiten duen Gernika-Lumon egoitza duen RK Solutions enpresako arduradunek.
Uste dute tresna egokiak izatea «ez dela soilik eraginkortasun kontua», baizik eta legea betetzeko bermea ere badela: sistema eguneratu batek akatsak saihesten laguntzen du, eta horrek isunak edo arazo administratiboak ekidin ditzake.
Baina trantsizio hori ez da soilik teknikoa. Kulturala ere bada. Urte askotan paper bidez edo sistema sinpleekin lan egin duen negozio batentzat jauzi digitala «handia» izan daiteke. Horregatik, garrantzitsua da egokitzapena «modu progresiboan» egitea, «prestakuntzarekin eta laguntzarekin», eta betiere, negozioaren erritmora egokituta.
Izan ere, gremio bakoitzak bere beharrak ditu. Ez da berdina taberna baten egunerokoa eta arropa-denda batena. Ez da gauza bera ile-apaindegi baten hitzordu-sistema eta tailer mekaniko baten pieza-kudeaketa. Hori dela eta, gero eta gehiago azpimarratzen da irtenbide espezifikoen garrantzia. RK Solutions enpresakoen planteamenduaren arabera, tresnak ez dira orokorrak izan behar, baizik eta jarduera bakoitzaren funtzionamendura egokituta egon behar dira: ostalaritza, merkataritza, tailerrak, ile-apaindegiak edo zerbitzu-enpresak ez dira eredu bakar baten barruan sar daitezkeen errealitateak, lan egiteko modu asko baitaude.
Ondorioz, bakoitzaren beharretara egokituta lan egiten dute beraiek: 3.000 negozio baino gehiago ari dira lanean eurek garatutako softwarearekin, La Manzana izeneko sistemarekin, helburua ez baita lan egiteko modua guztiz eraldatzea, eguneroko kudeaketan lasaitasuna ematea baino: digitalizazioa negozioari egokitu behar zaio, eta ez alderantziz.
Lasaitasuna
Busturialdeko merkataritza hurbiltasunean, konfiantzan eta urteetan eraikitako harremanetan oinarritzen da. Horrek ez du zertan aldatu digitalizazioarekin. Aitzitik, antolakuntza hobeak eta kudeaketa eraginkorragoak lehiakortasuna indartu dezakete, baita bezeroaren esperientzia hobetu ere. Izan ere, digitalizazioa tresna bat da, ez helburu bat, eta tresna orok bezala, erabilgarria izan behar du.
Tresnak ez dira orokorrak izan behar, egokitutakoak baino
Busturialdeko merkataritza txikiek bere izaerari eutsi gura diote, baina gaur egungo eskakizunetara egokituta. Horretarako, beharrezkoa da informazioa, aholkularitza eta konfiantzazko laguntza izatea. Eta RK Solutions enpresakoek digitalizazioa ordena eta lasaitasuna ekar dezakeen prozesu gisa ulertzen lagun dezakete, ze, uste dute tresnak sinpleak direnean eta jarduera zehatz baterako pentsatuta daudenean, aldaketak zama izateari uzten diola eta laguntza bihurtzen dela.
Teknologiak ez du ordezkatuko merkataritza txikiaren gertutasuna, ezta urteetako esperientzia ere. Baina bai lagundu dezake egunerokoa errazten, araudia betetzen eta etorkizunari segurtasun handiagoz aurre egiten. Digitalizatzea ez litzateke konplikatzea izan behar, lasaiago lan egitea baizik.
telefonoa: 94-465 07 37
www.rksolutions.es
info@rksolutions.es