
Martxoaren 8aren harira, ohi legez, Gernikako Batzarretxean bildu dira gaur, ezohiko batzarrean, euskal alderdi politiko guztietako emakume alkate, zinegotzi, batzarkide, kongresukide, senatari, europarlamentari eta liderrak.

Itaia Busturialdeak deituta, elkarretaratzean bildu dira gaur (martxoak 6) Gernika-Lumoko Institutu aurrean ikasleak, eta matxismoaren eta faxismoaren aurka mobilizatzeko deia zabaldu dute.

Busturiko Atxurkulu Emakumeen Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren Zirgari Saria jaso du, 26 urtez Busturiako kultura-jarduerak, herri-jaiak, boluntariotza-gaiak eta topaguneak antolatu eta emakumeen saretzea «erreferentzia komunitario bihur daitekeela» erakusteagatik. Elkartekideek «ilusioz» hartu dute egindako lanari aitzortza, lanean jarraitzeko «motibazioa» baita.

Leire Lekuona Elizondo idazle bermeotarrak bere ‘Xixili. Hegatsa galdu nuenekoa’ ipuin liburua oparitu digu Hitzan plazaratzeko. Kapituluka eta barikuro, gure orrialdeetan irakurriko duzue. Gozatu!

Bartzelonatik Gasteizera, eta Gasteiztik Eara. Cira Crespo historialari eta idazle feminista Ean izango da domekan, gerra aurreko euskal mugimendu feministaren inguruko hitzaldia gidatzen. Herriko eragile eta emakumeekin egindako elkarlanagaz «hunkituta» agertu da kataluniarra.

Martxoaren 8a tarteko, mobilizazioz nahiz bestelako jarduerez jositako asteburua dago aurreikusita eskualdeetan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak ipar eta hego euskal lurraldeetako hiriburuetan deitu ditu manifestazioak. Emakundek berdintasun guneak eremu guztietan "babesteko eta zabaltzeko beharra" azpimarratu du. Itaiak emakume langileen beharrentzako "proposamen iraultzaile" baten aldeko aldarrikapena egin du.

Busturiko Udalak herriko berdintasunaren alde egindako lanagatik Atxurkulu Emakumeen Elkartearen lana errekonozitu du, eta elkarteak Zirgari saria jaso izanaz "poztu" da.