Eako Bertoko Azokan bilduko dira, zapatuan
Zapatuan (otsailak 28) Bertoko Azoka egingo dute eskualdeko ekoizle eta laborariek Eako Donibane plazan, 12:30eatik aurrera.
Zapatuan [otsailak 28] Bertoko Azoka egingo dute eskualdeko ekoizle eta laborariek Eako Donibane plazan. Hala, 12:00etatik aurrera, tokiko produktuak dastatu eta erosteko aukera edukiko dute bertaratzen direnek, musikaz lagunduta.
Bedarokelaren, ortuarien, loren, ogiaren, esnekien, baserriko txorizoen eta konbutxaren salmahaiak jarriko dituzte plazan. Izan ere, bertoko nekazaritza sustatu gura dute antoaltzaileek, ekoizleei euren produktuak ezagutzera emateko aukera ahalbidetzeaz eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko zubi lana egiteaz aparte. Eta, hartu-eman hori urte osoan bermatu nahi dutenez, azoka herritarren topagune bihurtu nahi dute. Musikak girotuko du azoka, gainera. Eta gose diren horientzako, gibel pintxoak egongo dira aukeran, 12:30eatik aurrera.