
Jose Manuel Gabantxo artista bermeotarrak bigarren margolan bat eman dio dohaintzan Sancti Spiritus udal zaharran egoitzari. 'Saregiñek' udal ondasunen barruan geratuko da, eta egoitzako areto nagusian egongo da ikusgai.

Gernika-Lumoko Bakearen Museoko erakusketa iraunkorreko pieza berria da Sofia Gandarias artista gernikarraren 'Gernika' koadroa. Lan horrez gain, lau prestaketa zirriborro ere museoaren esku gelditu dira.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetako jangeletako langileek greba egingo dute otsailaren 24, 25 eta 26an. "Soldata igoerak aplikatu eta ratioak, funtzioak eta lanaldiak hobetzeko" eskatu diote patronalari.

Bariku arratsaldean [otsailak 20] gizonezko batek emakumezko bat hil eta beste bat larri zauritu zuen Sarrigurenen, eta erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu zuen Busturialdeko Itaiak herenegun. Gernikako Sare Feministak gaur egingo du elkarretaratzea, 19:00etan, Merkurion.

Gaur (otsailak 23) astelehena dela aprobetxatuta, elkarretaratze ibiltaria egin dute Gernika-Lumoko udal langileek herrigunetik, herritarrei ere beraien egoeraren berri emateko asmoz.

Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta Bizkaiko Erlezainen Elkarteak antolatu duten hitzaldi zikloak Morgan, Ereñon, Gautegiz Arteagan, Ajangizen eta Sukarrietan egingo ditu geldialdiak, otsaila eta martxoa bitartean.