
Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean oholtzaratuko du Gernika Antzerki Taldeak ‘Los Tres’ antzerkia, Lizeo Antzokian. Horretan, hemeretzigarren mendetik gaur egunerako saltoa antzeztuko du 35 pertsonako lan taldeak.

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek gutxieneko soldata propioa aldarrikatzeko martxoaren 17rako [martitzena] deituta duten greba orokorreko batzordeetan parte hartzeko konpromisoa berretsi dute eragileek. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die.

Duela 20 bat urte eman zituen bere lehen urratsak Mape Busturia Mendi Taldeak, baina hamar urte beteko dira aurten ofizialki elkarte izaera hartu zuenetik. Hala, barikuan [otsailak 20] Mendi Tourreko proiekzioagaz ospatuko dute urtemuga, 19:00etatik aurrera, kultur etxean.

20 herrialdetako 25.000 adingabe baino gehiagoren datuekin EU Kids Online Europako sareak egindako 'European children’s use and understanding of Generative AI' azterlanak AA haur eta nerabeen eguneroko bizitzan zelan txertatu den aztertu du. %23k eskolako jardueretarako idazlanak egiteko eskatzen dio AAri.