Foruko Udalak hondakinen legez kanpoko isurketa salatu du
Udaleko zein Lanbide Ekimenetako langileei egindako garbiketa lana eskertu die.
Argazkia: Foruko Udala Foruko Udalak herriko gune ezberdinetan antzeman duten obretan sortutako hondakinen legez kanpoko isurketa salatu du. Ekintza horiek ingurumenaren aurkako delitua direla azpimarratu dute dute, isun ekonomikoekin zigortuta daudela gogoratzeagaz batera.
Era berean, hondakinak modu egokian kudeatzeko doako zerbitzu publikoaren existentzia nabarmendu dute, besteak beste Gernika-Lumon, Bermeon eta Gautegiz-Arteagan dauden Garbiguneetara jo dezaketela zehaztuz.
Udaleko eta Lanbide Ekimenetako langileak arduratu dira agertu diren hondakinak garbitzeaz, eta Foruko Udalak horiek guztiek egindako lana eskertu nahi izan du.

Argazkia: Foruko Udala