
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza ta Arrantza Sailak Itsasoratu beka programaren edizio berria aurkeztu du, ikasketa fasean dauden gaztei praktikaldiak arrantza-ontzietan egiteko aukera eskaintzeko. Programa Bermeoko Nautika Eskolako, Ondarroako Itsas Arrantza Eskolako eta Pasaiako Blas de Lezo Arrantzako CIFP Nautiko-Arrantzaleko ikasleei zuzenduta dago.

2.505.850 euroko aurrekontua onartu du Muxikako Udalak. 619.015 euro bideratuko dituzte "inbertsio errealetara", tartean Galtzadako inguruan umeentzako jolasgunea egitera.

2024an baino %4,6 bisitari gehiago jaso ditu 2025ean Gernika-Lumoko Bakearen Museoak, gehienak Europako herrialdeetatik gerturatutakoak. Aurtengorako aldi baterako hiru erakusketa prestatu dituzte, eta 36ko gerrari buruzko azterketa egiten jarraituko dute museoaren Dokumentazio Zentroan.