Goitiz bideko argiztapena hobetu dute
Argazkia: Mundakako Udala. Mundakako Udaletik aditzera eman dutenaren arabera, Goitiz bideko argiteriari eragiten dien hirigintza lanak egin dituzte. Hain zuzen, eremu hori irisgarriago eta seguruago egin asmoz, argiteria hobetzean ipini dituzte indarrak. Lanak aurrera eroateko, aldundiak 17.889,71 euroko diru laguntza eman dio udalari; diru horri esker, hamahiru kale argi berri jarri dituzte Goitiz bidean.
Era berean, udaletik aurreratu dute inguru horri dagozkien esku hartzeak “oraindik ez direla amaitu“: “Udal gobernu taldeak lanean jarraituko du eremu horretan,hobekuntzak eginez, ibilbide osoaren argiztapen berritzea biribildu arte.

Argazkia: Mundakako Udala.