Busturialdeko udalerriak prestaketa lanetan murgilduta daude Korrikaren atarian
Martxoaren 19an hasiko da Korrika Atharratzen, eta 29an amaituko da Bilbon.
Hilabete falta da euskararen aldeko lasterketa handia abiatzeko, eta hainbat herritan dagoeneko hasi dira bilerak eta antolakuntza-lanak martxan, dena prest egon dadin martxoaren 19a baino lehen.
Busturialdean ere prestaketak martxan daude. Bermeon, gaur bertan, 19:30ean, batzar ireki bat egingo dute Kabidxen, herritar guztiei parte hartzeko deia eginez. Gernika-Lumon, Korrika Batzordea eratu dute dagoeneko, eta parte hartu nahi dutenek busturialdekoaek@korrika.eus helbidera idatzi dezakete.