
Gernikazarra Historia Taldeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko, taldearen lau hamarkadetako bilakaera erakusten duen erakusketa jarri dute Elai-Alai areto txikian. Bilduma hori hilaren 12ra arte ikus daiteke, eta Gernikazarrakoen lanaren isla xumea da: argazkiak, kartelak, objektu bitxiak eta bideoak ikus daitezke bertan.

Hogei urte igaro dira herritarrek arma fabrika zen Astra okupatu eta fabrika espazio kolektibo batean bihurtu zutenetik. Bi hamarkadetan, belaunaldi eta ahots desberdinak lotu ditu Astrak, eta egindako lan hori ospatu zuten abenduan. Orain, kilometro berri bat egiteko hausnarketa prozesua martxan jarriko dute.

Tartean izandako aldaketak ardatz, orain arteko momenturik hoberenean dago Sueder talde gernika-lumotarra, han eta hemen ‘Udako Aferak’ diskoaz gozatuz eta gozaraziz. Taldekideek esan bezala, diskoa «aurrerapauso bat» izan da eurentzat, berak daukan heldutasun mailagatik.

Bermeoko Udalaren 2026ko Araudi Planak hainbat ordenantza estrategiko berrikustea aurreikusten du: 11 dira aldatu nahi dituztenak eta hamabi, berriz, aurten izapidetu eta onartu gura dituztenak.

Traje baten inguruan sortzen diren harreman pertsonalak hizpide dituen antzezlana eskainiko dute bihar, Lizeoan: ‘Trajea’.

Eleizalde Ikastolak 60 urte beteko ditu aurten. Milaka dira bertatik igaro diren herritarrak, eta orain arteko bidea omendu eta aurrera begira jarraitzeko, ikastolako garai ezberdinak ezagutu dituzten belaunaldiak batu gura dituzte.