Maite Ibarluzearenak izan dira tostada gozoenak Busturian
San Blas eguneko ospakizunetan bildu ziren atzo (otsailak 1) busturiarrak, eta Maite Ibarluzearenak izan ziren gozoenak.
Busturiko San Blas jaietako tostada txapelketako irabazleak.Busturiko Udala San Blas eguna bihar (otsailak 3) bada ere, jaiaren ospakizuna asteburura aurreratu dute Busturian, eta atzo bildu ziren Axpeko elizpean horren ohikoa den tostada txapelketan. Giro ederrean elkartu ziren busturiarrak, aurtengo tostadarik onena norena den erabakitzeko. Guztira 15 tostada aurkeztu zituzten, eta horiek probatzeko aukera izan zuten elizpean.
Giro ederrean, gozo dastatu zituzten ahizko tostadak, eta Maite Ibarluzearenak izan ziren gozoenak. Ricar Areizagarenak ere bikain baloratu zituzten, bigarren puntuaziorik onena jaso baitzuten. Eta, hirugarren onenak izan ziren Rosa Mari Gabantxorenak.
Tostadak dastatu eta sariak banatu zituzten, baina busturiarrek ez dituzte sanblas jaiak agurtu, bihar ere elkartuko baitira mezan. Ostean, pintxoak dastatuko dituzte tabernetan, Etxebarria trikitilariek giroa girotzeko ardura hartuta.

Busturiko San Blas jaietako tostada txapelketa.Busturiko Udala