Gazte Zar Dantza Taldeak aratusteetako entseguetarako deia egin du
Urteko ospakizunik errotuenetako eta berezienetakoak, inauteriak, ate joka dituzte mundakar herritarrek. Gaur [otsailak 2] eta etzi [otsailak 4] jaiak Agate Deunaren ospakizunagaz bat egingo baldin badu, aurrerantzean aratusteetan bete-betean bilduko dituzte indarrak. Gaur, Antzinako Aratuste Egunez, herriko txistulariek kaleak girotuko dituzte, iluntzean. Eguaztenean, ostera, eskolako haurrak eske errondan ibiliko dira herriaren bazter batetik bestera; lehenago, gainera, nagusien egoitzak bisitatuko dituzte. Iluntzean, Mundakako Abesbatzak kalejira egingo du.
Inateriei begira, hilaren 14tik 17ra bitartean ospatuko dituzte, eta otsailaren 15a, Aratuste Eguna, izango da ospakizunaren gailurra. Beraz, Gazte Zar Dantza Taldeak herritarrei jaiotan parte hartzeko deialdia luzatu gura die, eta entsegu saioak prestatu ditu horretarako. Gaurko ipini dute lehendabiziko hitzordua, 18:00retan. LH 1etik 4ra arteko umeei egin diete deia, eta deialdi hori errepikatu eingo dute hilaren 9an, ordu berean. LH5etik gorakoek, aldiz, otsailaren 11n edukiko dute entseatzeko aukera, 19:30ean hasita.