Busturialdeak ordezkaritza izan du Fitur azokan
Fitur Nazioarteko Turismo Azokaren 46. aldia burutu dute asteburuan Madrilen, eta beste urte batzuetan bezala, aurten ere Busturialdeko ordezkariak han izan dira. Fitur erreferentziazko ekitaldia da turismo-sektorean, eta azoka liderra da mundu osoko merkatu hartzaileentzat eta igorleentzat. Gauzak horrela, Urdaibaiko turismo-kudeaketaren ardura duen Urremendi Busturialdeko Landa Garapen Elkarteko kideak bertaratu ziren Madrilgo Ifemara, besteak beste, bertokoa mundura zabaltzeko helburuari eutsiz.