Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Gizartea

Artez eta disidentziaz bete dute Astra

Euskal ArtQueer topaketak Gernika-Lumoko Astra hartu zuen, eta emakumeek dragean duten presentzia erakustea bilatu zuten. Gernika-Luma eta Errementa Armaidxuek taldeko kideek Busturialdeko komunitatearen "saretze ekimen bezala" hartu zuten jaialdia.

Ane Maruri Aransolo
Gernika-Lumo
2026/01/26

Astra gorputzez, artez eta disidentziaz bete zuten zapatuan (urtarrilak 24). Euskal ArtQueer topaketak Gernika-Lumoko espazioak hartu zituen, eta komunitateko kideek gorputzekin oihukatu zuten. Izan ere, erakutsi zuten queer-ak ez duela tokirik eskatzen, tokia sortu egiten duela.

Euskal ArtQueer topaketa da, sarea da, erantzun politikoa da, bazterrera bultzatu dituztenen ikusgarritasuna da. “Disidentziatik sortutako kultura da Euskal ArtQueer: luma, distira eta amorrua”, esan zuten Errekaldeko House of Basque Queers izeneko elkarteko antolatzaileek, artea politikoa dela gehituz. “Drag-a erresistentzia da, baina jaia ere bai”.

Hala, emakumeek dragean duten presentzia erakustea bilatu zuten drag showean, baina ez zen ekintza bakarra izan: 2994 erakusketa ikusgai egon zen Astran, eta, giroa berotzeko asmoz, Gernika-Lumak eta Bermeoko Errementa Armaidxuek poteoa antolatu zuten elkarlanean. Eta, egitarauagaz amaitzeko, Dj-a eta jolasak antolatu zituzten. 

Antolatzaileek arte queer.a bizirik dagoela ondorioztatu zuten jaialdiaren ondoren, elkarregaz “are indartsuago” dagoela gehituta: “Artistei, drag-eko emakumeei, sareari eta komunitateari: zuen indarrik gabe hau ez litzateke existituko”.

Gernika-Luma eta Errementa Armaidxuek taldeko kideek Busturialdeko komunitatearen “saretze ekimen bezala” hartu zuten jaialdia, eta elkar ezagutzeko eta eskualde mailan babesleku bat izateko lehenengo pausoak emateko baliatu zuten: “Gure arteko sarea ehuntzeko balio izan zuen. Ze, Bermeon talde modura hasten gabiltza, eta Gernikan denbora daramaten arren indarra galtzen ibili dira. Beraz, oso garrantzitsua eta oso interesgarria izan da batzea eta elkar zaintzea, elkar ezagutzea”. Diotenez, bi taldeen arteko proiektu “berri” asko bururatu zitzaizkien zapatuko jaialdian, indarrak batzeko unea izan zela aprobetxatuta.

“Elkarrekin batzea izaten da garrantzitsuena. Alboan gauden herri bi gara, baina komunitateko kideok elkar ezagutu ere ez ginen egiten, eta zapatuan ikus genuen denok ditugula istorio berdin-antzekoak. Polita izan zen batzea eta elkar ezagutzea”, gehitu dute kideek.

Eta, Euskal ArtQueer jaialdia bezalako espazioak sortzeak “garrantzia handia” daukala onartu dute. “Ze, horrelakoak sortzen ditugun bakoitzean ikusten dugu gero eta jende gehiago batzen dela taldera. Orain arte babestuta sentitzeko edo gozatzeko horrelako espaziorik izan ez dutenak hurbiltzen dira, ilusioz, eta  hori ederra da, babestuta sentitzen direlako. Horrek horrelako espazioak sortzen jarraitzeko gogoa ematen digu”, azaldu dute.  Izan ere, horrelako espazioen beharra dagoela sentitzen dute, batez ere herri txikietan, horietatik kolektiboko jende asko hiriburuetara joaten delako: “Hiriburuetatik kanpo horrelakoak antoaltzea ezinbestekoa da. Ze, orain arte, bai Gernika-Lumon, bai Bermeon sexilioa deitzen diogu hori gertatu izan da. Alegia, kolektiboko herritarrek hiriburura jo behar izan dute horrelako giroak edo babesguneak topatzeko. Eta, norbere herrian gustura egon ahal izatea, musika entzun, dantzan egin eta kolektiboko jende gehiago ezagutzeko aukera izatea ederra da”.

Orain arte ez direla horrelako topagune asko egon diote, baina mugimendua nabaritzen hasiak dira, geroz eta topaketa edo talde gehiago sortzen direla ikusten baitute: “Eta hori behar da. Herrietan ere horrelako giroak lortu  behar dira”.

Jaialdiari dagokionez, “jende pilo bat” batu zela esan dute, herri desberdinetakoa, eta “giro oso polita” sortu zutela denen artean: “Asko gozatu genuen. Erakusketa ere ondo egon zen, baliteke labur geratu izana,  artista gehiago ekartzea interesgarriagoa izango litzatekeelako, badaudelako kolektiboko artista asko. Drag-en ikuskizuna ikusgarria izan zen”.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.