
Domekan [urtarrilak 25], XX. Bermeoko Herri Lasterketa egingo dute. Proben izen emateetan bildutako dirua Sagrado Corazón Ikastetxeak jasoko du, aniztasun funtzionala duten ikasleen artean kirol praktikak sustatzeko.

Lointek Gernika Bizkaiak 83 eta 81 galdu du, Villeneuve d'Ascqueren aurka, Eurocup Womenen final-zortzirenetako itzulikoa. Lehiatik kanporatuta geratuta ere, gernika-lumotarrek joanekoan baino itxura hobea eskaini dute.

Euskara eta Bermeoko giro herrikoia berreskuratzea dira Josepa Kale Kale musika taldearen zutabeetako bi. Lauzpabost lagunen artean hasi zen taldea, pandemiak herrian eragindako beherakada ikusirik. Gaur egun, aldiz, 40 bat lagunek osatzen dute taldea, eta han eta hemen aritzen dira eskualdeko zein kanpoko herrietako kaleak musikatzen.

‘Gregorio Solabarrieta musikari bermeotarra’ erakusketa inauguratuko dute bihar (urtarrilak 23), 19:00etan, Nestor Basterretxean, eta otsailaren 1era arte egongo da ikusgai.

Gernika Rugby Taldeak A.D. Ingenieros Industriales Las Rozas taldearen aurka jokatuko du domekan, 12:30ean hasita, Urbietako berdegunean. Sailkapenean aurretik dituzte madrildarrak, baina puntu berberekin.