Eusko Jaurlaritzak Adimen Artifizial publiko baterako bost printzipio proposatu ditu
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak 'Optimizazio administratiborako adimen artifiziala' jardunaldia antolatu zuen joan den astean, eta horretan adimen artifiziala eta administrazio-sistema lotzen dituen gogoeta partekatua egiteko gune bat ere ireki zen, besteak beste.
Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak 'Optimizazio administratiborako adimen artifiziala' jardunaldia antolatu zuen.Irekia Eusko Jaurlaritzak ongizatean eta gizarte-zerbitzuetan erabilgarria izango den Adimen Artifizial publiko baterako bost printzipio proposatu zituen joan den astean burututako jardunaldian. Izan ere, Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak Optimizazio administratiborako adimen artifiziala jardunaldia antolatu zuen, eta horretan adimen artifiziala eta administrazio-sistema lotzen dituen gogoeta partekatua egiteko gune bat ere ireki zen. Egunean zehar, besteak beste, adituek eta profesionalek eraldaketa horrek dakartzan “erronka etikoak, teknologikoak eta antolamendukoak” aztertu zituzten, baita Euskadin eta beste lurralde batzuetan garatzen ari diren esperientziak eta jardunbide egokiak ere.
Jardunaldian, Ivan Larrza Eusko Jaurlaritzako Ongizateko sailburuordearekin batera, Luca Tangi (Joint Research Center), Isidro Gómez-Juarez (Sektore Publikoaren eta Adimen Artifizialaren Behatokia) eta Valentziako Generalitateko eta Kataluniako Administrazio Irekiko ordezkariak izan zirela jakinarazi dute.
Gauzak horrela, Ongizate sailburuordeak Adimen Artifizialak inklusiboa izan behar duela nabarmendu zuen horretan: “Argi utzi nahi dut ez dagoela aurrera egiterik erantzukizunik gabe. Eta Adimen Artifizala ez dela neutrala. Gobernatzen ez badugu alborapenak, opakutasunak edo erabaki bidegabeak erreproduzitu ditzake. Gainera, gure sailean ukaezina iruditzen zaigun ideia bat azpimarratu nahi dut: Adimen Artifizialak inklusiboa izan behar du, edo ez da aurrerabidea izango “.
Printzipioak.
Hala nola, Larrazak “ongizatean eta gizarte-zerbitzuetan erabilgarria izango den” Adimen Artifizial baterako bost printzipio proposatu zituen. Alde batetik, pertsona erdigunean egotearen beharra azpimarratu zuen: “AAk gomendatu, ordenatu eta lehenetsi egin dezake, baina funtsezko eskubide eta proiektuei eragiten dien erabakiak giza kontrola izan behar du, pertsonaren parte-hartzearekin”. Bestetik, burokrazia alde batera utzi eta laguntza esakini behar duela ere esan zuen, “modernitatetik harago pilotu bakoitzak denbora administratiboaren aurrezpen erreala eta zerbitzuaren kalitatearen hobekuntza erakutsi” behar dituela azalduz. Bermedun datuak erabiltzea ere jarri zuen proposamenen artean. “Elkarreragingarritasuna, kalitatea, minimizazioa, segurtasuna eta trazabilitatea: hori gabe, AA ez da fidagarria”, gaineratu zuen. Horrez gain, gardentasunari ere garrantzia eman zion: “Azalgarritasuna, auditoria, alborapenen kudeaketa eta erreklamazio-bideak azaldu behar ditu”. Azkenik, ordea, inklusioa eta irisgarritasuna aipatu zituen, “Adimen Artifizialak aukerak eta autonomia” zabaldu behar dituela arrazoituz.