80. hamarkadara bidaiatuko du Gernika-Lumok inauterietan, 'Stranger Things' seriean inspiratuta
Stranger Things-en iruditeriak eta 80. hamarkadak markatutako dituzte Gernika-Lumoko inauteri jaiak.
Gernika-Lumo 80ko hamarkadako nostalgiak eta Stranger Things seriearen iruditegiak jantziko du otsailaren 12tik 18ra bitartean ospatuko dituzten inauteri egunetan. Jaiaren agertoki handia izango da udalerria, eta egun horietarako prestatutako mozorroek, musikak eta ikuskizunek omenaldia egingo diete bai serie ikonikoari, bai herri kulturan arrasto sakona utzi duen hamarkadari.
Udal ordezkariek aurreratu dutenez, sei egunez, herriko kaleetan mozorro desfileak, emanaldiak eta publiko guztientzako prestatutako proposamenak egongo dira, “80ko hamarkadaren estetika gogora ekarriko duen girotzearekin”.
Stranger Things telesailaren gaia programazioaren ardatza izango da, eta herritarrak eta bisitariak “modu aktiboan” parte hartzera gonbidatuko dituzte, “sormena askatuz, telesaileko pertsonaietan eta 80ko hamarkadako ikono kulturaletan inspiratutako mozorroen bidez.
Izan ere, gai horrekin, inauteri jai “dinamiko, parte hartzaile eta berriztatzailea” eragin gura izan dute udalerria musika, umorea eta fantasia protagonista izango diren topagune bihurtuz.