Mugikorren erabilera goiztiar eta desegokiaren ondorioak ezagutu dituzte
Allende Salazar Guraso Elkarteak eta Aixerrotape Guraso elkarteak deituta, mugikorren erabilera goiztiar eta desegoki baten ondorioak zeintzuk izan daitezkeen ikasi zuten guraso eta hezitzaileek Telmo Lazkanorekin, betiere ebidentziak akademikoak eta datuak oinarri izanda.
Hezkuntza eta osasun digitalean aditua den Telmo Lazkanok Gernika-Lumoko bisitatu zuen joan den eguaztenean (urtarrilak 14), Allende Salazar Guraso Elkarteak eta Aixerrotape Guraso elkarteak deituta. Hala, Elai Alai aretoan bildu ziren hainbat guraso eta hezitzaile, nerabeek mugikorrekin duten harreman helburu hartuta.
“Gure seme-alabek mugikorrekin izan dezaketen harremanak kezkatzen gintuen, eta horretan sakontzeko saioa antolatu genuen”, jakinarazi dute guraso elkartetik. Hori horrela, saio horretan, sare sozialak benetan ulertzeko beharrezkoa den ezagutza sakona eta sendoa landu zuten, nerabeen neurologiarekin batera, “zaila baita zerbaiten inguruan harreman osasuntsua eraikitzea zerbait hori benetan ondo ulertzen ez bada”.
Beste gauza batzuen artean, sare sozialen benetako negozioaz eta horien alde ezkutuaz aritu ziren, baita horiek nola lortzen duten jendea pantailara itsatsita egotea ere. Horretarako, nerabeen garunaren aparatu emozionalak nola funtzionatzen duen, eta mugikorren erabilera goiztiar eta desegoki baten ondorioak zeintzuk izan daitezkeen ikasi zuten, maila kognitiboan, maila emozionalean eta maila mentalean, betiere ebidentziak akademikoak eta datuak oinarri izanda.
Telmo Lazkano: “Pantaila itzaltzean bizitza pizten da”