Morgakoenetik Andra Marirako bidea egokitzeko lanak egingo dituzte
Morgako Udalak Morgakoenetik Andra Marirako bidea egokitzeko lanak egingo dituela jakinarazi du. Hala nola, esan dute Asfaltados Uribe S.A. enpresari esleitu zaizkiola aipatutako obrak, eta 56.194,95 eurotan egingo direla. Gaineratu dute kopuru hori BEZa kontuan hartu gabeko kopurua dela, bide batez.
Horrez gain, Morgako Udaleko kideek nabarmendu dute obra horiek egiteko Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailak 59.742,83 euroko behin-betiko dirulaguntza eman diola Udalari.