
Egitasmoa bertan behera uzteko arrazoi nagusien artean, "konplexutasun administratiboak" azpimarratu dituzte. Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak erabakia ez dela erraza izan esan du: "Gelditzeko erabakia hartzeko arrazoi nagusia ontziola dagoen lurzatiaren egoera juridikoan dago. Kokapen hori izan da proiektuaren bertute eta ahulezia nagusia".

Itziar Navarro Ibañezek marijesien eta abenduko erronden inguruabarrak bildu, aztertu eta plazaratu ditu bere doktoretza tesian: ‘Bizkaiko abendu-erronden bilakaera: diskurtsoak eta praktikak’. Besteren artean, Gernika-Lumo, Ibarruri, Ariatza, Ibarrangelu, Ea eta Lekeitioko ereduetan ipini du fokua musikari eta etnomusikologo gipuzkoarrak.

Gernika-Lumoko Guztiontzako Herria, Bermeoko Guzan eta Mundakako Herritar Alternatiba herri plataformetako kideek agerraldia egin dute gaur [abenduak 16], Gernika-Lumon. "Hausnarketa egiteko eta inbertsioak oinarrizkoa lehenetsiz" egitea eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari. Besteak beste, etxebizitza politika indartsuak behar direla nabarmendu dute.

Eusko Label Winter Serieseko B multzoak ezustekoa izan zuen atzoko jardunaldian. Matematikoki hurrengo faserako sailkatuta dauden Urreisti eta Lopezek lehen postuan egonkortzeko aukera izan zuten, baina Urrutiak ta Del Riok agiñak erakutsi, eta ezustekoa eman zuten, hiru setetan nagusituz.

Ikasleen "ongizatea eta garapen integrala" ardatz hartuta, Ikastolen Elkarteko Eli Altolagirre eta Amaia Ayerrak sortu duten ONKI tutoretza programa "eguneratua" txertatu du Seber Altube Ikastolak, marko berriagaz lerrokatuta.

Basoak SOSek Seber Altube ikastolako familiekin bat egin zuen domekan [abenduak 14] Ordorikako lursailean askotariko 140 landare inguru landatzeko.