
Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak deituta, eskualdeko herritarrek genozidioaren "zuriketa" salatu dute, 'Gernika Palestinarekin BAT' lelopeko manifestazioan. Israelek genozidioagaz aurrera segitzen duen artean, bertako talde batek nazioarteko txapelketarik "jokatu beharko ez lukeela" salatu dute.

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak proiektuaren kontrako sinadurak bildu ditu. Kultur eragileek kulturak eskatzen ez duen museo bati pribilegioak ematea "estrategia oker eta antidemokratikoa" dela salatu dute.

Lointek Gernika Bizkaiak Bulgarian jokatuko ditu Elitzur Ramlaren aurkako Eurocup Womeneko partiduak. Palestinarekin Elkartasunak argitu du azken hilabetean abiatutako dinamikaren "antolakuntzak eta borrokak fruituak" eman dituela, baina beraien aldarria "askoz harago" doala azpimarratu dute. Zapatuko [azaroak 22] manifestazioa "aurrera doala" ere argitu dute.

Oier Plaza Gernika-Lumoko zinemagileak 'Popel' izeneko dokumental luzea landu du, eta nazioartean zein Donostiko Zinemaldian aurkeztu ostean, udalerrira ailegatuko da bihar (azaroak 22), 19:00etan. Proiekzio berezia izango da, dokumentaleko protagonista eta lan taldea bilduko dituena.

'Gernika Palestinarekin BAT' lelopean, manifestazioan aterako dira gaur, 19:00etan, Merkuriotik.

Bertoko produktua, osasuntsua, freskoa, mimoz tratatutako kalitatezko produktua eskaintzen dute Lapikote Baserrian. 1986an hasi eta belaunaldi transmisioa bermatuta, tokikoaren garrantzia azpimarratu du Bilbaok.

‘Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista’ lelopean hartuko ditu kaleak Bilgune Feministak Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Busturialdeko herrietan elkarretaratze nahiz bestelako ekintza ugari egingo dituzte.

Ostatu eta sukaldaritza eskaintzak bateratuta eta modu ahaztezinean plazaratzea da Neguetxearen ardatza. Bere espazio gastronomikoak esperientzia pertsonalizatu eta desberdinak dauzka, sukaldaritzaz modu intimoan eta berezian gozatzeko prestatuak.