
Bermeoko izotz fabrika berria arrantzaleen kofradiako eraikinera lekualdatuko du Eusko Jaurlaritzak, 2.729.014,55 euroko inbertsioa eginez. Asmoa instalazio berriak 2026ko "uztailaren erdialdean" martxan jartzea da.

Zaintza-Diagnostiko partekatua egiteko prozesu parte hartzailea martxan jarri du udal gobernuak, udalean ordezkatuta dauden beste alderdi politikoekin, Sare Feministarekin, pentsiodunen elkartearekin eta LAB sindikatuarekin batera. Helburua da zaintza ekosistemaren artikulazioan ekarpenak egitea.

Sasoian sasoikoa ekoizten dute Enbeita ahizpek, bertokoari balioa emanez eta lurra zainduz. Gernika-Lumoko Merkatu eta Baserritik Gernikararen bitartez saltzen dituzte beraien elikagaiak.

Udalaren aurrekontuen "egonkortasunak" herritarren gaineko presio fiskala ez areagotzea ahalbidetzen duela zehaztu du Mikel Magunazelaia Foruko alkateak. Europako araudia betetzeko, zabor-bilketaren eta hiri-hondakinen kudeaketa tasan 10 euroko igoera ezarriko da, etxebizitza bakoitzeko.

Biolontxeloa, trikitixa eta akordeoia probatzeko aukera zuzendu gura die 18 urtetik gorako herritarrei Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolak, eta zenbait tailer prestatu ditu azarorako.

Herriko auzoetako bizilagunen beharrak bertatik bertara ezagutzeko helburuz abiatuko dituzte auzobatzarrak. Domeka honetan (azaroa 2) ekingo dio bilera errondari, 12:00etan, Lezika taberna-jatetxean.

Elkarrekiko oso desberdinak diren esperientzia gastronomikoak eskainiz, Alakrana Bermeo Jatetxeak bezero profil denak asebeteko dituen aukerak dauzka.