
SOSOLLUBE elkarteak hitzaldi informatiboa deitu du martitzenerako [azaroak 4], Sollube eta Jata mendietan aurreikusitako Sollube Gane Parke Eolikoaren proiektua azaltzeko eta eztabaidatzeko helburuarekin.

Arimen Gaua ospatzeko ohitura gero eta gehiago zabaltzen ari da, eta horren isla dira, esaterako, datozen egunetarako Busturialdean antolatuta dituzten hamaika ekintzak.

EuroCup Womenen multzokako fasean bigarren garaipena eskuratu zuen atzo [urriak 29] Lointek Gernika Bizkaiak Uniao Sportiva Azoris aurka 48 eta 82 nagusituta. Fernandezen taldeak Malosten izango ditu bere hurrengo hitzorduak: hiru neurketa sei egunetan.

Andrabide harrobi ingurua ingurumen sentsibilizaziorako "erreferentziazko gune" bihur dadin, birgaitze lanak egitenari dira bertan. Obren aurrekontua ia 750.000 eurokoa da.

Azken egunetan indarkeria kasu berri baten berri izan duela salatu eta herritarrak "jazarpen egoerak ez normalizatzera" animatu ditu talde feministak.

Urdaibaiko egungo errealitatea oinarri duen, baina hori 2036an kokatzen duen errelatoa idatzi du Txema Garcia Paredes kazetari eta idazleak: 'La maleta de Urdaibai'.

Interesa duten 16 urtetik gorako emakume guztiei zuzendutako jarduera da, euskaraz eskainiko dena, eta sei orduko iraupena izango duena, azaroaren 7an eta 8aren bitartean. Izena ematea udalaren webgunearen bitartez egin beharko da.