
Gernikako "enbaxadore onak" diren Javier Rui-Wamba ingeniariari, RK Informatika enpresako John Pollock eta Gontzal Uriarte ekintzaileei eta Oscar Solloa fraile frantziskanoari errekonozimendua egin die Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak gaur, Urriko Azken Astelehenez.

Eulateko (Nafarroa Garaia) Remiro Gaztandegikoa da Urriko Azken Asteleheneko gaztarik onena. Kanala Beach jatetxeak gogor borrokatu du gazta garailearen erdia lortzearren, eta 7.400 euroren truke patrikaratu du. Bigarren saria Legutioko (Araba) Bostibaieta Gaztandegiak jaso du, eta haren gazta erdia Sondikako Zurekinbus enpresak eskuratu du. Azken unera arte, lehia gogorra egon da enkanteko partaideen artean.

Jendearen joan-etorria etengabekoa izan da lehen orduetatik hasita Gernika-Lumon. 09:00etarako prest izan dituzte azokako 301 postuak, eta 15:00ak bitartean, zer saldu eta zer erosi izan dute azokan bildutakoek. Salmentak "ondo" joan direla nabarmendu dute ekoizleek, izan ere, udalaren datuen arabera, 115.000 pertsona bertaratu dira udalerria.

Aitor Bizkarra abadiñarra nagusitu da Zeanuriko Ibarreta frontoian lehiatu den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehen itzuliko lehenengo saioan. Hurrengo finalaurrekoa domekan [azaroak 2] jokatuko dute, Abadiñon.

Goizean goizetik hasi da jendea hurreratzen Urriko Azken Asteleheneko azokara. 310 postutan zer dastatu eta zer erosteko aukera daukate bertaratzen direnek 15:00etara bitartean.

Astelehenean hasiko dute sariketa, eta abenduaren 4an jokatuko dute finala, Zornotzako Zelaieta Zentroko audiotorioan.

Udal bideak apurka-apurka hobetzeko bere konpromisoagaz jarraitzeko asmoz, Santa Ana auzoko Markopollo bidea eta Gallibiker bidea hobetzeari ekingo dio Kortezubiko Udalak. Helburua da bide horreen kontserbazioa hobetzea eta herriko bideetan kalitatezko irisgarritasuna bermatzea.