
Muruetako Udalak urriaren 15ean [eguaztena] aurkeztuko die herritarrei bi lerro estrategiko nagusitan egituratzen den Klima-aldaketa Arintzeko eta horretara Egokitzeko Plan Integratua (2024-2044) lanketaren xehetasunak.

Bertatik igarotako ikasleak, irakasleak zein udalerriko eraikuntza esanguratsuaren historia ezagutu gura zuten herritarrek Arratzuko Eskolaren mendeurrena ospatzeko elkartu ziren herenegun [urriak 11].

Baso-Txoritxu Dantza Taldeko kideek itsasoa gaia oinarri hartuta prestatu dute aurten Ibarruriko Dantzari Eguna.

Bermeoko Mugimendu Feministak Palestinaren aldeko kazerolada antolatu du, sarraskia salatzeko eta hala herritarrei, nola erakunde zein enpresei "dagokien posizioa" har dezatela eskatzeko.

Busturialdeko Gurutze Gorriak egiten duen lan sozial hori ezagutzera emateko zein lan horri ekarpena egiteko elkartasun jaia antolatu zuten zapaturako (urriak 11) Legoie Tabernak eta Boliña Jatetxeak. 3.000 euroko ekarpena bildu dute eskualdeko Gurutze Gorriarentzat.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara sailkatu dira Ibai Amillategi gernika-lumotarra eta Enare Munitategi gautegiz arteagarra asteburuan; fase horretan debuta egiteko prest daude Aitor Etxebarriazarraga gernika-lumotarra eta Onintza Enbeita muxikarra, 2023ko finalistak.

Gaztañerre Egunean elkartu ziren domekan (urriaren 12an) Gautegiz Arteagako haur, gazte zein nagusiak. "Giro ederra" nagusitu zen gaztainak batu zein erretzen zituzten bitartean.