
Euskararen "larrialdi linguistikoari" aurre egiteko eta "pizkundea" sustatzeko Euskalgintzaren Kontseiluak ezinbestekotzat jo du" euskararen normalizazio eta biziberritzearen aldeko indar berri bat sortzea". Iragarri dutenez, kultur kutsukoa izango da Bilboko Bilbao Arenan egingo duten ekitaldia.

Gernika-Lumoko eta Beromeoko LABeko egoitzetan jasoko dute materiala. Gutxienez 2026ko iraungipena duten mota guztietako sendagaiak jasoko dituzte.

Barruak astintzeko, bihotzak hunkitzeko eta gogoa pizteko erakusketa da Astran urriaren 30era bitartean ikusgai dagoen Xanti Arrieta eta Txema Ramirez de la Piscinaren 'Gernikak. Begiradak' erakusketa. Euskal kulturako sortzaileen ekarpenekin dago osatuta.

2 urregorrizko domina eta 6 urrezurizko domina lortu dituzte TAE Gernika klubeko ordezkariek Oporton (Portugal) lehiatu duten Kicboxingeko Open Iberikoan.

Fruituola proiektuaren parte den 'Udazkeneko inausketa berdea: funtsezko teknikak eta praktikak' ikastaroa egin zuten eguenan (urriak 2). Saioa "oso arrakastatsua" izan zela nabarmendu dute Urremendi Landa Garapen Elkartekoek.

Urriaren 20ra arte bidali daitezke 'Antzineko erretratuek' gaiarekin lotutako argazkiak kultura@morga.eus helbidera.

Bizkaiko Lanbide Zentroetako gazteek garatutako bideojokoa ezagutzeko aukera izango dute bermeotarrek eguenean [urriak 9] zein barikuan [urriak 10], Lameran. Egun bat ikastetxeentzat izango da, bestea, 12 urtetik gorako edozein herritarrentzat. Izen ematea zabalik dago.