
Kantuzale, kantari, musikari, dantzari eta pila bat jende bildu ditu gaur (urriak 4) Gernika-Lumoko XVI. Euskal Jaiak. Euskal kulturaren erroak oinarri harturiko denetariko kultur eskaintzagaz, Urdaibai Kantaguneko kideek bota dute pregoia, eta Gazara bialdu dute elkartasun mezua.

Euskal Selekzioak eta Palestinak futbol partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean. Gaur aurkeztu dute norgehiagoka Gernika-Lumoko Bakearen Museoan. Karga emozional eta politiko handiko aurkezpena izan da, eta partida bakea aldarrikatu eta defendatuko duen topaketa izango dela berretsi dute.