
Hamaseigarrenez, Euskal Jaia ospatuko dute etzi (urriak 4) Gernika-Lumon. Hizkuntza eta kultura aldarrikatzeko egunean, Kantaguneko kideak igoko dira kultur etxeko balkoira, eta handik botako dute jai hasierako pregoia.

Global Sumud Flotillaren eta Gazarako Mugimendu Globalaren deiari erantzunez, Gernika-Lumo, Mundaka eta Bermeon elkarretaratzeak egin ditu Palestinarekin Elkartasun plataformak gaur [urriak 2], udaletxeen aurrean.

Ikasle Abertzaleak deitutako ikasle grebagaz bat egin eta Global Sumud Flotillaren aurka egindako atzematea eta erasoak salatu dituzte ikasleek.

Barikuan [urriak 3] Jose Ángel Etxaniz Ortuñez Txato-k bere azken liburua aurkeztuko du kultur etxean.

Azaroak 23ra arte egongo da argazkiak aurkezteko epea, eta parte hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzaketela adierazi du Gautegiz Arteagako Udala.