Udaleku digitalean trebatzeko aukera dute muxikarrek
Astelehenetik (urriaren 6) barikura (urriak 10) bitartean, 17:00etatik 19:00etara arteko ordutegian, sare sozialetan pribatutasuna lortzeko prestakuntza jasoko dute ikastarora animatzen direnek.
Udaleku digitalean parte hartzeko aukera dute 12 eta 13 urte bitarteko muxikarrek astelehenetik (urriaren 6) barikura (urriak 10) bitartean, 17:00etatik 19:00etara arteko ordutegian.
Ikastaroak Kanpamentu Digitala Ziberboluntarioen Fundazioak bultzatu ditu, Haurtzarorako Gaitasun Digitalen Programaren barruan, eta egiten dutenek Digcomp ziurtagiria lortzea dezakete.
Ikastaroak gaitasun digitaletan trebatzeko prestakuntza presentziala eskainiko die nerabeei, horretarako egokitutako jolasak, erronkak eta jarduerak prestatuko baitituzte antolatzaileek. Hain zuzen ere, Muxikakoak, sare sozialetan pribatutasuna lortzeko saioak izango dira, zaintzea oinarri hartuta eta aztarna digitalik ez uzteari buruzkoak. “Ziberjazarpenari buruz hausnartzea eta ideiak proposatzea da gure asmoa, baita ideiak proposatzea Internet errespetuzko gunea izateko”, azaldu dute antolatzaileek.
Diotenez, udaleku digitalean teknologia modu “sortzaile, positibo eta osasungarrian” erabiltzen ikasten dute izena ematen dutenek, “aditu digital bihurtuz”. Hala, gaztetxoek jolastuz, sortuz eta erronkak gaindituz “esperientzia paregabea” bizi dute: “Gainera, lagun berriak egiten dituzte teknologiak eskaintzen dien guztia aprobetxatuz”.