
Xabier Barandika gernika-lumotarrak eta Imanol Lopez zumaiarrak bigarren urtez jarraian poltsikoratu dute Jai Alai Ligaren gizonezkoen Lauko Finala. Emakumezkoen finalean, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea bikote berriatuarra nagusitu da.

Domekan (urriak 5), Hegaztien Munduko Eguna ospatuko dute Urdaibai Bird Centerren, eta horretarako zentroko sarrera doakoa izango da, eta eraztunketa zientifikoak zertan datzan ezagutuko dute gerturatzen direnek.

Tokiko Energia Komunitatea sortuta, etorkizun "jasangarriago eta parte hartzaileago" baterazko urratsak ematen ari da Sukarrieta.

Astelehenetik (urriaren 6) barikura (urriak 10) bitartean, 17:00etatik 19:00etara arteko ordutegian, sare sozialetan pribatutasuna lortzeko prestakuntza jasoko dute ikastarora animatzen direnek.