Biomaterialekin egindako moda eta Urdaibaiko zaporeak uztartu dituzte BBK Kliman
Fashion Revolution nazioarteko mugimenduaren baitan kokatutako ekitaldi bati esker, tokiko gastronomiaren, eskualdeko txakolinaren eta moda jasangarriaren topagune izan zen zapatuan (irailak 27) BBK Klima.
Tokiko gastronomiaren, eskualdeko txakolinaren eta moda jasangarriaren topagune izan zen zapatuan BBK Klima.BBK Klima Tokiko gastronomiaren, eskualdeko txakolinaren eta moda jasangarriaren topagune izan zen zapatuan (irailak 27) BBK Klima, Fashion Revolution nazioarteko mugimenduaren baitan kokatutako ekitaldi bati esker. Hala, planetaren zaintzarekin bat egiteko hitzorduak “esperientzia paregabea” eroan zuen klimari buruzko esperientzia parkera.
Lehen ordutik iritsi zen jendea parkera, kulturari, berrikuntzari eta ingurumen kontzientziari buruzko jardunaldiaz gozatzera. Eta, eguneko lehen hitzorduak, Roots of a New Dimension nazioarteko desfileak, “harrituta” utzi zituen ikusleak. Izan ere, hainbat herrialdetako diseinatzaile eta ikertzaileek biomaterialekin egindako euren sorkuntzak eta bildumak aurkeztu zituzten.

Tokiko gastronomiaren, eskualdeko txakolinaren eta moda jasangarriaren topagune izan zen zapatuan BBK Klima.BBK Klima
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, desfilearen ondoren, zuzeneko musikak “erritmoa eta alaitasuna” jarri zion egunari, eta bertaratutakoek kilometro zeroko pintxoekin eta bertako txakolinagaz gozatzeko aukera izan zuten, Urdaibaiko Esentziak-ek diseinatutako esperientzia gastronomikoaren baitan.
Diotenez, bertaratu zirenek “topaketaren originaltasuna” nabarmendu zuten: “Modaren, gastronomiaren eta kulturaren bidez, Urdaibai planetaren defentsan aliatuak izan daitezkeenen nazioarteko erakusleiho bihurtu zen”.