
Pedro Elejalde eta Iñigo Lopez de Haro kaleen arteko zatia da inauguratu eta zabaldu dutena. Iñigo Lopez de Haro eta Carlos Gangoiti batzen dituen arrapala mekanikoaren zatia, aldiz, aurrera doa, eta urtea amaitu aurretik zabaltzea aurreikusi dute.

Eusko Jaurlaritzak amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko kontzesioen araubidea arautzen duen agindua berrikusi eta eguneratu nahi du eta horretarako, interes taldeekin batuko dira. Bizkaiko erabiltzaileekin urriaren 11 eta 25ean egingo dituzte bilerak, Gernikako Elkartegian.

Lointek Gernika Bizkaiak 2025/2026 denboraldia aurkeztu du gaur [irailak 29] Malosten. Asteburuan Euskal Kopan garaipen handia lortu dute, eta zapatuan [urriak 4] Emakumezkoen Endesa Liga abiatuko dute, Malosten; Movistar Estudiantes edukiko dute aurrez aurre, 18:30etik aurrera.

Gernika Rugby Taldeak 34 eta 16 irabazi du Valencia Rugby Taldearen aurkako neurketa. Partidua "nahiko txarto" hasi arren, aurkarien akatsak aprobetxatuz puntuak poltsikoratuz lortu dute denboraldiko bigarren garaipena. Asteburuan ere Urbietan jokatuko dute, Complutense Cisneros Zetaren kontra.

Udako Master Laboral Kutxa Txapelketa irabazi zuten atzo (irailak 28) Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek Olatz Arrizabalagaren eta Arrate Bergararen aurka. 22-7ko markagailuagaz nagusitu ziren Bermeoko Artza pilotalekuan, euren legea ezarriz.

Bero boladei eta klima aldaketaren beste ondorio batzuei aurre egiteko babesguneak sortzeko prozesu parte hartzailea zabaldu du udalak biharko; 18:00etan, kultur etxeko lehen solairuko gelan jarri dute hitzordua.

Fashion Revolution nazioarteko mugimenduaren baitan kokatutako ekitaldi bati esker, tokiko gastronomiaren, eskualdeko txakolinaren eta moda jasangarriaren topagune izan zen zapatuan (irailak 27) BBK Klima.

Aitor Bizkarrak irabazi du Urdulizen atzo (irailak 28) jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa, eta hirugarren, laugarren eta bosgarren izan ziren, hurrenez hurren, Mikel Retolaza Etxebarria, Koldo Gezuraga Seijido eta Garazi Navarro Ugarteburu. Lekeition lehiatuko dute bigarren kanporaketa, zapatuan (urriak 4).