Bost zaku hondakin bildu dituzte
Izaro Sub taldeko kideak kostaldetik zaborra ateratzeko bildu ziren zapatuan, Arriboletan, eta bost zaku hondakin bildu zituzten, gehienbat plastikozko botilak.
Izaro Subeko kideak Arriboleta inguruan, kostaldea garbitzen. Bermeoko Udala Urtean behin baino gehiagotan elkartzen dira Bermeoko Izaro Sub taldeko kideak kostaldetik zaborra ateratzeko. Eta hala egin zuten zapatuan (irailak 20) ere, izan ere, Harriboletan batzeko hitzordua jarri zuten, hondartza eta itsas hondoen garbiketa egiteko jardunaldiaren harira.
Urpekari eta bestelako laguntzaileen artean, bost zaku hondakin bildu zituzten kilometro eta erdi inguruan, gehienbat plastikozko botilak; hala ere, denetarik batu zituela diote.
Jardunaldiarekin, itsas zaborrek ekosisteman eragiten duten ingurumen arazoari aurre egiten lagundu zuten, eta udal ordezkariek egindako lana eskertu diete, baita ingurua zaintzeaz duten ardura goraipatu eta eskertu ere: “Eskerrik asko ingurua zaintzeaz daukazuen arduragatik, eta egiten duzuen lanagatik”.