Hirugarrenez bilduko dira errigoitiarrak Batbigu jaian
Errigoitiko Batbigu Jai Batzordeak hirugarrenez antolatu du Batbigu jaia Ikuilu Txokoan, eta hori ospatzeko egun guztiko egitaraua prestatu dute zapaturako.
Apirilean egin zuten bigarren Batbigu jaia.Batbigu jai batzordea Errigoitiarrak hitzordua dute zapaturako (irailak 20). Ze, Batbigu Jai Batzordeak hirugarrenez antolatu du Batbigu jaia Ikuilu Txokoan, eta hori ospatzeko egun guztiko egitaraua prestatu dute. Jaiaren sorrera ere gogoratu dute, bestalde: “Urteetan herriko jaiak antolatzen aritu gara, baina udal gobernua aldatu zenean esan ziguten eurek antolatuko zituztela jaiak aurrerantzean, eta ez zutela gurekin kontatzen. Beraz, herriko jaiak antolatu ezin ditugunez, guk gure jai propio bat izatea bermatu nahi genuen”.
Ez da urtez urte egiten duten jaia, ordea. Bigarrena, esaterako, apirilean egin zuten, eta izandako “arrakasta” ikusirik, oraingoan ere antzekoa espero dute: “Jendeak disfrutazea nahi dugu. Egun eder bat ospatzea. Herriko jendeak zein kanpotik datozenak, ze, jai zabal bat nahi dugu, edonor ongi etorria dena”. 10:30ean emango diote hasiera egunari, alegia, Mendi martxarekin. Bitartean, gainera, Ibai Amillategi, Julen Ibarguengoitia eta Asier Legarreta arituko dira giroa bertsoz alaitzen, 15:30eako bazkarira arte.
Paella dastatuko dute bazkarira bertaratzen direnek, eta eguna Etxebarria aita-semeek musikatuko dute. Apustuetarako tartea ere egongo da, pernilak zenbat pisu daukan asmatzeko tartea ere hartuko baitute bertaratzen direnek, eta, erronkekin jarraituta, fardo jaurtiketan abilena nor den jakiteko aukera ere izango dute. Iluntzean, musika izango da nagusi, ordea, diskofestarekin. Gainera, buruan apaingarriak jantzita bertaratzeko deia egin diete herritarrei.
EGITARAUA:
10:30. Mendi martxa.
13:00. Pintxo-poteoa eta talo tailerra.
Bitartean. Bertsolariak.
Ostean. Buruhandiak.
15:30. Bazkaria.
17:00. Fardo jaurtiketa.
19:00. Pernilaren sari banaketa.
Arratsaldean. Bokatak.
22:00. Diskofesta.