Artolak eta Iztuetak jaso dituzte besoak Bermeon
Argazkia: Artza Pilota Elkartea. Artolak eta Iztuetak irabazi dute IV. Bermeo Hiria Inpesca esku-pilota txapelketaren finala. Martitzenean [irailak 16] jokatu zuten lehiaren final handia, Artza pilotalekuan, eta garaileek 22 eta 16ko markagailuagaz ezarri zuten beren legea, Elordiren eta Ezkurdiaren aurkako neurketan. Ez zan kantxaratu ziren pilotari bakarrak izan: finala orduko, binakako lehia ederra egon baitzen. Agirrek eta Morgaetxebarriak Darioren eta Eskuzaren kontra neurtu zituzten indarrak, eta bigarrenek lortu zuten garaipena, 14 eta 22koagaz.

Argazkia: Artza Pilota Elkartea.
Bermeoko Artza Pilota Elkarteko antolatzaileak txapelketak emandakoagaz asebeteta agertu dira, eta pilotalekuko harmailetara bertaratu ziren ikusle guztiei “eskerrik beroenak” eman dizkiete.