Jatetxe Nabarniz eta Gaztañegi, garaile Nabarnizko Zaldi eta Kinttopeko txapelketetan
Nabarnizko probalekuan, etxean, txapela janztea lortu dute berriro Kepa Zubizarretak eta Haizea Abadek. Aurtengo Nabarnizko zaldi mando txapelketa irabazi du, eta Markina-Xemeingo Gaztañegi nagusitu da Kinttopekoen lehian.
Jatetxe Nabarniz nagusitu da Nabarnizko zaldi mando txapelketan.Ilunzar Jai Batzordea Zaldi mando eta Kinttopeko probak lehiatu dituzte Nabarnizko probalekuan barikutik (irailak 12) domekara (irailak 14) bitartean, eta etxeko Jatetxe Nabarniz eta Markina-Xemeingo Gaztañegi nagusitu ziren, hurrenez hurren.
57 untza, 3/4 eta 4,34 metro lortuta eskuratu dituzte Zaldi proba lehiaketako manta eta txapela Keba Zubizarretak eta Haizea Abadek. Nagusitasunez gailendu zen etxekoa, izan bere, berak baino sei untza gutxiago egin zituen bigarren izan zen ENkarterri Turf Powerrek: 51 untza eta 5,73 metroko marka egin zuen. Hirugarren postua Fermin Santamariarentzat izan zen, 44 untza lortu baitzituen. Santamaria baino lau gutxiagogaz geratu zen Hermanos Santamaria, 40 untzako marka eginda.

Gazteñegi nagusitu da Nabarnizko kinttopekoen txapelketan.Ilunzar Jai Batzordea
Kinttopekoetan, berriz, Gaztañegi nagusitu zen, 55 untza eskuratuta. Estu ibili zen garaipena, izan ere, bigarren geratu zen Kortezubiko Maider Uriartek 52 untza lortu zituen, irabazleak baino hiru gutxiago. Eta, hirugarren postuan geratu zen Etxebarriko Irubide, 37 untza, 1/4 eta 4,40 metroko marka eginda.