
Antolatzaileek irailaren 6tik 16ra bitartean egitarau zabala prestatu dute: kontzertuak, lehiak, erromeriak eta haurrentzako ekintzak izango dira

Tradizioak oso presente izango dituzte Muruetan, Nabarnizen, Gautegiz Arteagan eta Muxikan, eta askotariko egitarauez gozatuko dute datozen egunetan.

Irailaren 7tik 16ra bitartean urdinez jantziko da Bermeo. Eztanda egitear daude, alegia, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. "Adin guztietako herritarrei zuzenduta eta gustu guztietarako egitaraua" antolatu du udalak.

Xsakara da aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako pregoilaria. Bozketa bidez hautatu dute bermeotarrek egiteko hori bere esku uztea; bozketen %41,5 jaso du musikariak, alegia, 266 boto.

Hamabost urtez etenik barik argitaratu dira Bizkaiko Hitza eta Gipuzkoako Hitza astekariak, baina uztailekoa izan zen euren papereko azken alea, eta, ondorioz, gaur (irailak 5), Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako harpidedunek ez dute Bizkaiko Hitza papereko astekaria jaso, orain arte bezala. Beste etapa bat hasi dute, eta lurralde informazioa Berriaren webgunean jasoko dute.