
Bermeo-Urdaibaik irabazi du 130. Kontxako Banderaren sailkapen estropada. 26 urteren ostean, Isuntzak sailkapen historikoa lortu du. Ondarroa sailkapenaren atarian geratu da, zortzigarren.

Bermeoko uhinetara bueltatu da Itsuki Irratia. Herriko irratiaren doinuak entzun daitezke dagoeneko FM 107.0 frekuentzian zein online bidez.

Guggenheimik ez dutela nahi adierazteko elkarretaratzea deitu du herritar talde batek, zapatuan (irailak 6). Uste dute "garrantzitsua" dela Guggenheim proiektuari aurre egitea eta aldarrikapen hori ahalik eta esparru gehienetara zabaltzen jarraitzea.

Mundaka Arraun Taldeak 50. urtemuga jaialdia egingo du zapatuan [irailak 6]. Kideen lagunarteko estropada, talde argazki nahiz bazkaria eta kalejira antolatu dituzte, besteak beste.

Bi koloretako aterkiak banatu dituzte parte hartu duten dendetan, eta mezu nagusia argia da: herrian erostea etorkizunaren eta bizitzaren alde egitea da.

Barikuan [irailak 5] jokatuko dute finala, ohi bezala, Zarautzen. Gernika-Lumotarra aurre kanporaketako bigarren puntuazio maila altuenagaz helduko da.