
Alde Zaharrako Kabidxe Gune Sozialaren 10. urteurrena ospatuz hasi zituzten barikuan [uztailak 18], Bermeon. Gaur [uztailak 21] Baztarreko jaietan murgilduta dabiltza herritarrak.

Azkarai-Bidaburu bikoteak irabazi du Ajangizko XI. horma bakarreko esku pilota txapelketa, finalean Xabat-Arkaitz menpean hartuta.

Iker Colmenero eta bere talde Alimco-Campagnolo taldea nagusi izan dira 35. Mendatako Udalaren Sari Nagusian, probaren azken zatian gailendutako ihesaldiko sendoena izan ondoren.

Zapatuan (uztailak 19) eman zioten hasiera Gernikako Grand Slamari, eta abuztuaren 16ra arte iraungo du txapelketak. Barandika-Sorozabal eta Olharan-Basque nagusitu ziren, Jai Alai Ligarako berebiziko txapelketa puntuagarriaren lehenengo jardunaldian.

Ortube arrantza ontzia zaharberritzeko proiektuaren azken faseari ekin diote, Bermeoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Ortube Ontziaren Lagunak Elkarteak eta Itsasmuseumek sinatutako lankidetza-hitzarmenagaz. Lanak 2026. urtearen amaieran amaituta egotea aurreikusten dute.

Pasaiako erlojupekoan zazpigarren eta Orioko itsaso zakarrean ohorezko txandan makal ibili ostean, Bermeo Urdaibai ohorezko txandako postuetatik aldendu da.

XVIII. Kortezubiko Mendi Martxak ia 400 lagun erakarri ditu. Ibilbide laburrak jaso du interesik handiena aurtengoan.